AppaAthletic 图标

1.04 by KULTUR KABIA


2016年09月05日

关于AppaAthletic

中文(简体)

应用Izeneko jolas蝙蝠孝达,运动clubi buruzko 200 osatua galderek

“Appa Athletic” izeneko App hau jolas bat da, Athletic Clubi buruzko 200 galderek osatutakoa. Athleticek bere historia luzean bezain loriatsuan izandako hainbat pasadizo, datu, errekor edo anekdota biltzen du bere baitan. Euskaltzaleen Topagunerena den Kultur Kabia enpresak Athletic Club Fundazioaren laguntzaz sortu du euskarazko aplikazio ludiko hau etxeko belaunaldi guztiei zuzenduta. “Appa Athletic” berba jolas bat da “Aupa Athletic”-etik datorrena, eta hiru osagai ezinbesteko dituena: euskara, Appak eta Athletic.

Euskara: ondo pasatzeko jolasa da eskuartean darabilzuena, edozein leku eta unetan euskaraz dibertitzeko aukera izango duzue.

Appa: Kultur Kabiatik sortu dugun bigarren Appa da “Lehoiak ametsetan” izenekoarekin batera.

Athletic: 200 galdera eta erantzunen bidez ikaste prozesu bat planteatu nahi izan dugu, hartzaileak galderak asmatu edo erratu ahala Athleticen historian gertaturikoak barnera ditzan.

Zer egin Appa Athletic partida bat jolasteko?

Jolasteko modua honakoa da: 10 minutuko tartean, gehienez, parte-hartzaileak 25 maila gainditu beharko ditu, hau da, 25 galderari erantzun egokia asmatu beharko diote. Horretarako galdera bakoitzari balizko hiru erantzun egokituko zaizkio, non bakarra den zuzena.

Partida guztiak desberdinak dira, hau da, partida batetik bestera ausazko galderak egongo dira. Izan ere, galdera bakoitzari egokituko zaizkion erantzunak berdinak izango dira beti.

Parte-hartzaile bakoitzak erantzunetan 3 akats egiten baditu edo aipatutako 10 minutuko tartean galdetegia amaitzen ez badu, “kale” egingo du eta berriz ere jokoa egiteko aukera emango zaio.

Horiek horrela, jokoak sailkapen bat izango du eta bertan denbora gutxien galdera gehien asmatu dutenak izango dira sailkapenaren goiko postuetan egongo direnak. Horren arabera osatuko da sailkapena.

Sailkapena edozein erabiltzailek ikusteko aukera izango du.

Parte-hartzea sustatze aldera, 2016ko maiatzaren 15era arte puntuaziorik altuena lortu duten lehenengo hiru sailkatuk honako sariak lortuko dituzte:

1. Sailkatuak San Mamesen Athleticek jokatuko duen partidu baterako bi sarrera izango ditu

2. Sailkatuak Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta bat eta, azkenik

3. Sailkatuek jokalariek sinaturiko baloi bat

Zer egin erregistratzeko?

Lehenengo eta bat, jokalariak partida jokatu eta behin amaituta erregistratu behar da, horretarako izen-abizenak, adina eta mail helbide bat idatzi beharko ditu aplikazioan, baita jolasean agertuko den “ezizena” ere.

Erregistratutako pertsona guztien datuak gordeko dira Datuak Babesteko Legeak adierazten duen moduan eta, soil-soilik erabiliko dira sailkapeneko lehenengo hiru sailkatuekin harremanetan jartzeko, saria bana diezaiegun.

最新版本1.04更新日志

Last updated on 2016年09月05日

Minor bug fixes and improvements. Install or update to the newest version to check it out!

翻译中...

更多游戏信息

最新版本

请求 AppaAthletic 更新 1.04

上传者

Pyi Phyo Thu

系统要求

Android 2.3.4+

更多

AppaAthletic 屏幕截图

评论载入中...
语言
搜索中...
订阅APKPure
第一时间获取热门安卓游戏应用的首发体验,最新资讯和玩法教程。
不,谢谢
订阅
订阅成功!
您已订阅APKPure。
订阅APKPure
第一时间获取热门安卓游戏应用的首发体验,最新资讯和玩法教程。
不,谢谢
订阅
成功!
您已订阅我们的邮件通知。